eguraldia
Beroa
Agentziak | Erredakzioa
Kostaldean 26-28 ºC-ra igoko da eta barnealdean 30 ºC-tik gora ikusiko ditugu termometroak gaur. Ostegunean apur bat jaitsiko dira.
Informazio gehiago (2)
Asteazken goizean giro eguzkitsua izango dugu eta arratsaldean itsasotik behe-hodeiak sartuko dira. Egunaren lehen partean ostarte ederrak zabalduko dira eta hego ukituko haizearekin tenperaturak gora egingo du: kostaldean 26-28 ºC-ra igoko da eta barnealdean 30 ºC-tik gora ikusiko ditugu termometroak. Eguerdi partean haizeak ipar-mendebaldera egingo du kostaldean eta zakartuz joango denez hodeiak sartuko dira itsasotik eta apurka-apurka giroa motelduz joango da; lehendabizi itsasertzean eta beranduago kantauri isurialde osoan.
Honako hauek izango dira hiriburuetako tenperaturak:
Osteguna
Ipar partean hodeiekin jarraituko dugun arren, hegoaldean giroa eguzkitsua izango da. Ipar ukituko haizearekin, kantauri isurialdean behe-hodeiak sartuko dira; hala ere, eguerdi partean hodei-geruza saretu eta giro argiagoa izango dugu, nahiz eta arratsaldeak aurrera egin ahala berriro lainotuko duen. Hegoaldean, hodei bakan batzuk agertuko dira goizean, baina arratsalderako eguzkia jaun eta jabe izango da. Tenperatura apur bat jaitsiko da baina uda sasoiko balioetan mugituko da termometroa.
Honako hauek izango dira hiriburuetako tenperaturak:
Ostirala
Giro ilunarekin dator ostirala. Zerua lainotuta egongo da ia lurralde osoan, soilik Nafarroa hegoaldera ez dira iritsiko hodeiak. Gainera tarteka euri apur bat egingo du kantauri isurialdean. Arratsaldeak aurrera egin ahala hodeiak gutxitu eta ostarteak zabalduko dira, baina ipar partean argitzea gehiago kostatuko zaio. Tenperaturak behera egingo du.
Honako hauek izango dira hiriburuetako tenperaturak:
Larunbata
Zerua hodeitsu egongo da. Arratsalde-gau partean bero-hodeiak garatuko dira mendi inguruetan eta noizean behin zaparrada ertaina eta trumoitsuren bat botatzeko probabilitatea txikia da. Ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Tenperatura minimoak gutxi jaitsi eta maximoetan aldaketarik ez .
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa