11:06

eguraldia

Iragarpena

Tenperatura altua Euskadin, igande arratsaldera arte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bihar arratsaldean eguraldi aldaketa izango da; ipar-ekialdeko haizeak indarra hartuko du, eta tenperatura maximoak jaitsi egingo dira. Gainera,  euria egingo du.

1:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bideoak (1)

Abuztuko azken asteburuan, eguzkia izango da jaun eta jabe, eta bero egingo du. Hala ere, igandean, eguraldi aldaketa izango da; ipar-ekialdeko haizeak indarra hartuko du, lainoak agertuko dira zeruan, eta euria egingo du.

Euskalmetek abisu horia ezarri du barnealdean ostiraletik igandera, tenperatura altuengatik, eta larunbatetik igandera, kostaldean, arrazoi berarengatik.

Gaur, larunbata, bero egingo du, batez ere isurialde atlantikoan, eta tenperatura beroenak 35 ºC-ren bueltan geldituko dira. Hego-ekialdeko haizea bizitu egingo da, eta ekialdean sumatuko da gehien horren eragina. Eguzkitsu izango da goizean, eta moteldu egingo da arratsaldean; barnealdean, bero-lainoak garatuko dira, eta erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak iristen joango dira hegoaldetik. Ilunabarrean, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da kostaldean, ufada gogor batzuekin.

Igandean, bero egingo du, eta altuenak 30-35 ºC artean geldituko dira, oro har. Goizean, hego-ekialdeko haizea ibiliko da, harro, eta ipar-mendebaldera egingo du arratsaldean. Goizean, hodeiak eta ostarteak izango dira nagusi, eta, arratsaldetik aurrera, hodeiguneak ugaritu eta euria egingo du.

Iruzkinak