eguraldia
haize-ufadak
Agentziak | Erredakzioa
Horrez gain, itsasaldeko arriskuagatik ere abisu horia egongo da igandean, lehenengo bi milietan.
Informazio gehiago (1)
Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia jarri du indarrean iganderako, 100 km/h-ko haize ufadengatik 21:00etatik hasi eta astelehen goizeko 9:00ak arte iraungo du indarrean abisuak. Arratsaldean hego-mendebaldeko haize-boladak 80-90 km/h ingurukoak izango dira mendebaldeko mendi inguruetan. Gauean indartu egingo da eta hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan.
Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan boladak 60-80 km/h ingurukoak izango dira, bereziki mendebaldean.
Horrez gain, itsasaldeko arriskuagatik ere abisu horia egongo da igandean, lehenengo bi milietan. Olatuen altuera adierazgarria 4 m baino altuagoa izan daiteke. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu. 06etatik 09etara arte, gainera, beste abisu hori bat egongo da indarrean, kostaldeko kalteengatik.
Azkenik, astelehenera begira abisua horiak indarrean jarraituko du, bai itsasaldeko arriskuagatik (egun osoan), bai kostaldeko kalteengatik (6:00etatik 9:00etara).
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa