12:25

eguraldia

Aurreikuspena

Tenperatura jaitsiko da, baina oskarbi eutsiko dio

Erredakzioa

Gaur eta bihar, oro har, oskarbi egongo da, freskatu egingo du (10-14 gradu) eta iluntzean, hodeiak bueltatuko dira. Asteazkenean euri apur bat bota lezake.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Tenperatura freskoagoarekin hasiko dugu astea, beroenak 10-13 gradu bitartekoak eta hodei gutxi batzuk izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan, Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.

Goizeko lehen orduetan, hodeiak nagusi izan dira Bizkaian eta Araban, baina apurka-apurka eguzkia gailenduko da eta zerua oskarbi egongo da egunean zehar. Giro eguzkitsua izango dugun arren, tenperatura behera egingo du nabarmen, termometroek ez dituzte 10-13 graduak gaindituko. Gauean mendebaldetik hodeiak sartuko dira.

Asteartean, apirilak 13, astelehenekoaren antzeko egoera izango da; goizaldean izotza bota dezake Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan eta lainoak sortuko da. Eguna aurrera egin ahala, eguzkia nagusituko da. Maximoak 13-14 gradukoak izango dira. Eguneko azken orduetan, hodeiak protagonistak izango dira EAEko barnealdean.

Barnealdeko zenbait puntutan izotz txikia izan daiteke goizaldean eta behe-lainoa, baina giro eguzkitsua izango dugu asteazkenean. Goizean eta mendebaldean estalita egongo da eta tantaren bat bota dezake. Termometroek bere horretan jarraituko dute.


Iruzkinak