eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Euskalmetek adierazi duenez, euri arriskua dago; dena den, tenperaturak leunduko dira 15ºC eta 20ºC lortuko dira.
Asteburuko eguraldia ezegonkorra eta nahasia izango da, nahiz eta ostarteak izango direla iragarri duten.Gaur goizean zehar giro nahasia nagusi izango da eta euriteak izango dira, trumoi ekaitzak sortzeko arriskua sortuz.
Igandean eguraldi nahasia espero da, goizaldean zerua estalia egongo da eta euri ugari egingo du; goizean, berriz, hainbat lekutan atertu egingo du eta eguzkia ere agertuko da hodeien artean. Arratsaldetik aurrera euria egingo du berriro. Tenperatura minimoak igo egingo dira baina maximoetan ez da aldaketa handirik espero.
Azken egunetako eurien harira, ohiko parametroen artean daudela adierazi du Euskalmetek, izan ere, maiztasun erlatiboaz antzeko euriak izaten direlako.
Dena den, urtaroko iragarpenari dagokionez maiatzeko bigarren hamabostaldian lehenengoan baino egonkortasun handiagoa egon beharko liteke. Ekainean, ordea, eguraldi ezegonkorra eta trumoi ekaitzak izango dira berriro, tenperaturek aldaketa handirik izan gabe.
Paisaien argazkirik politenak Eguraldiblogen ikusgai.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa