eguraldia
EAEko hondartzak
Erredakzioa
Azkorriko hondartzak 1992an lortu zuen lehenengo aldiz Bandera Urdina eta, orduz geroztik, 17 aldiz lortu du ('Prestige'-k eragindako isurketengatik izan ezik).
Getxoko Gorrondatxe-Azkorri, Ereaga eta Arrigunaga hondartzetan Bandera Urdina jarrita izango da uda honetan. EAEko gainerako hondartzek ez dute ikur hau izatea lortu.
Bandera Urdina, kostaldea eta hondartzak gestionatzeko ahalegin berezia egiten duten udalerriei emandako Europako inguruneko onarpena da.
Bandera lortzeko bainatzeko ur kalitateari, garbiketari, inguruneko informazioari eta hezkuntzari, segurtasunari, zerbitzuei eta instalazioei lotutako irizpide batzuk bete behar dira.
Keltse Eiguren Getxoko Ingurugiro zinegotzia pozik agertu da lortutako hiru Bandera Urdinekin
2010. urtean Estatuko 521 hondartzek eta 84 kirol-portuk Bandera Urdina lortu dute.
Azkorriko hondartzak 1992an lortu zuen lehenengo aldiz Bandera Urdina eta, orduz geroztik, 17 aldiz lortu du (''Prestige''-k eragindako isurketengatik izan ezik).
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa