eguraldia
Prebisioa
Agentziak | erredakzioa
Kostaldean ere abisu horia ezarri dute, kalteak eragiteko arriskuagatik. Olatuen altuera adierazgarria 4-4,5 metro ingurukoa izango da goizaldean.
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du, larunbat eta igande honetan, 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan.
Larunbatean, kostaldean kalteak eragiteko arriskuagatik ezarri den abisu horia 00:00etatik 12:00etara egongo da indarrean, olatuen altuera adierazgarria 4-4,5 metro ingurukoa izango baita goizaldean. Dena den, olatuak gero eta txikiagoak izango dira, eta, eguerdian, 3,5 metro ingurukoak izango dira. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak, berriz, 4 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta eguerdian 3 metrokoak.
Bestalde, haizeagatik ezarri den abisu horia 18:00etatik 24:00etara egongo da indarrean. Hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan.
Igandean, berriz, haizeagatik ezarri den abisu horia egun osoan egongo da indarrean, haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko baitute. Goizaldean eta goizean goiz EAEaren mendebaldeko zenbait lekutan hego-mendebaldeko haize-boladek 110-120 km/h-ko abiadura gaindi dezakete.
Bizkaian, abisu horia 00:00etatik 09:00etara egongo da indarrean eta hego-mendebaldeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindituko dute Bizkaiko zenbait lekutan, bereziki mendebaldean. EAEko gainerako tokietan haize-boladak 50-70 km/h-koak izango dira.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa