20:31

eguraldia

Neurrizko arriskua

Abisu horia barnealdean tenperatura minimoengatik eta izotzagatik

eitb.eus

Izotzaldi arinak espero dira Euskal Autonomia Erkidegoko barnealdean, eta neurrizkoak Arabako hainbat puntutan.

  • Urteberriko goiza hotza izan da Aramaion / Argazkia: Jose Luis Madina.

    Urteberriko goiza hotza izan da Aramaion / Argazkia: Jose Luis Madina.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Abisu horia ezarri du astelehenerako Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak. Arriskua neurrizkoa da, tenperatura minimoengatik eta izotzagatik, Euskal Autonomia Erkidegoan.

Gauerdian hasiko da abisua, eta asteleheneko 10:00ak arte iraungo du. Izotzaldi arinak espero dira barnealdean, eta neurrizkoak Arabako hainbat puntutan.

Euskalmetek iragarri duenez, ez du astelehenean euririk egingo. Zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Hego-haizea ibiliko da, goizean bizi. Tenperatura maximoak 7 eta 13ºC artekoak izango dira.

Sarean erregistratutako tenperatura minimo baxuena -6,9 gradukoa izan da, Erroitegin. Gainera, hurrengo minimoak erregistratu dira: -1,9 Paganosen, -1,4 Arrasaten, -0,6 Abetxukon, -1,1 Miamonen, -3,2 Deustun eta 3,7 Oizen.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena