cerrar buscador

12:32

eguraldia

Abisu horia

Abisu horia ezarri dute gaurko eta biharko, izotzagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Barnealdean eta kostaldeko hainbat tokitan izotza egin dezakeelako aktibatu dute abisu horia.

  • Artxiboko argazkia: EiTB

    Artxiboko argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteazken honetan eta bihar, osteguna, barnealdean eta kostaldean izotza egin dezakeela iragarri baitute.

Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, gauerdian aktibatuko dute abisu horia, eta goizeko hamarrak arte egongo da indarrean. Izan ere, litekeena da izotz handia egitea barnealdean eta txikia, berriz, kostaldean, bereziki, Gipuzkoan.

Ostegunean, 00:00etan, berriro ezarriko dute abisua horia, eta goizeko zortziak arte egongo da indarrean. Aurreikuspenaren arabera, goizaldean eta goizean izotz txikia egingo du barnealdean, eta baliteke izotz txikia egitea Gipuzkoako kostaldeko lekuren batean ere.

Tenperatura hotzenak goizaldean neurtuko dira, egunak aurrera egin ahala indarra hartuko baitu hegoaldeko haizeak. Ondorioz, tenperatura maximoek gora egingo dute.

Ostiralean, tenperatura minimoek gorako bidea hartuko dute; maximoek, berriz, bere horretan jarraituko dute edo pixka bat egingo dute gora.

Iruzkinak