17:00

eguraldia

Klima-aldaketa

Hiru eta sei gradu inguruko igoera Espainian 60 urte barru

Erredakzioa

Euriak ere murrizteko joera izango dute XXI. Mendearen bigarren erdian, baina guzti hau CO2ren emisioak txikiagotzen baditugu eragotzi ahal izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Espainiako tenperatura maximoek 3 eta 6 gradu inguruko igoera jasango dute 60 urte barru, Estatuko Meteorologia Agentziaren (Aemet) esanetan. Aurrez ikusi dutenez, konkretuki 2071 eta 2100 urteen bitartean izango da.

Estatuko Klima-Aldaketaren idazkariak, Teresa Riberak, eta Aemeteko presidenteak, Ricardo Garcia Herrerak, aurkeztu duten txostenaren arabera, euriak ere murrizteko joera izango dute XXI. mendearen bigarren erdian.

Espainian 40. hamarkadaren amaiera arte beroketa txiki bat eman zen eta hozte txiki bat 70. hamarkadaren hasiera arte. Eta 1980tik aurrera gaur egun arte jarraitzen duen beroketaren joera hasi zen.

Aemetek erabilitako eskualdetan banatu diren guneak klimaren etorkizuneko ezaugarrien balioespenak osatzen dituzte, eta ikerketen inpaktuak eta aspektu ekologiko, ekonomiko eta gizartearen urrakortasunak egiten dituzte. Teresa Riberaren esanetan, gune hauek osatzeko "gure herrialdeko ezaugarriei egokitzen diren eredu klimatikoetaz hasi behar da".

Ricardo Garciaren esanetan, mendearen amaieran euria % 20 jaitsiko da, baina 2050 arte ez dira esanguratsuak izango". "Mende bukaeran Madril Sevillan gaur egun izaten dituzten tenperaturetara, eta Sevilla Tucson (EE.UU) hiriko tenperaturetara iritsiko direla" ere esan du, baina guzti hau CO2ren emisioak txikiagotzen baditugu "eragotzi ahal izango da".


Iruzkinak