eguraldia
Balantzea eta iragarpena
Erredakzioa
Uztaileko balantzeaz gain, abuztuko iragarpena egin du, eta hilabetearen lehenengo egunetan hodeiak nagusituko direla eta euria botatzeko aukera egongo dela esan du.
Uztaila ''oso lehorra'' izan da eta hilabetean zehar erregistratu diren eurien portzentaia ez zen % 20ra iritsi ohiko batez bestekoarekin alderatuta, Euskal Meteorologia Agentziaren, Euskalmeten, arabera.
Euriari dagokionez, Gipuzkoako ipar-mendebaldea izan zen eragin handiena jasan zuena, eta Jaizkibel, Añarbe eta Ereñozun 45 l/m2 inguru pilatu ziren.
Batez besteko tenperaturak kontutan hartuz, uztaila oso berotsu izan da, kostaldean 21 gradu inguruan eta Arabako lautadan 19 gradu inguruan izanda. Bestalde, tenperatura altuenak 8an eman ziren, sekulako tenperatura altuen atalasea gainditu zenean. Bi adibide Subillako 38,6 graduak eta Alegiako 38,3 graduak dira.
Abuztuko iragarpena
Hilabeteko lehenengo egunetan hodeiak izango dira nagusi eta euria botatzeko aukera egongo da. Baina abuztuaren 4an egoera hori alda daiteke. Goizeko lanbroak eta lainoak ostarteei eta pixkanaka igoko diren tenperatura maximoei bide emango die.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa