09:56

eguraldia

Eguraldia

Eguzkia eta tenperatura atseginak, asteazkena arte

Erredakzioa

Gauetan fresko egiten jarraituko du, baina egunekoek gora egingo dute egunak aurrera egin ahala. Asteazken arratsaldean baliteke hodei txiki batzuk agertu eta zaparradaren bat jaustea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Goizean goiz kantauri isurialdean zerua hodeitsu agertuko den arren, orduak pasa ahala zeruak argitzera egingo du eta giro polita geratuko da hor. Hegoaldean, berriz, goizean goiztik eguraldi eguzkitsua eta atsegina espero da. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdeko osagaia nagusi. Tenperaturak gora egingo du berriro eta maximoak kostaldean 23 ºC ingururaino igoko dira; Ebro bailaran, berriz, 30 ºC-ren bueltan izango dira.

Euskalmeten arabera, asteartea ederra eta eguzkitsua dator. Goizean goiz laino apur bat sortuko da ohiko tokietan eta egunean zehar goi-hodei batzuk ager daitezke, baina orokorrean zerua urdin mantenduko da. Haizea aldakor ibiliko da berriro eta arratsaldean brisa altxatuko da. Tenperatura minimoek fresko jarraituko dute baina maximoak nahikoa igoko dira eta Ebro bailaran 30 ºC gorakoak espero dira.

Asteazkenean, berriz, kantauri isurialdean behe-hodeiak agertuko dira, kostaldean batez ere; dena dela, frontea deseginda dator eta ez da euririk espero. Barnealdean, berriz, eguraldiak eguzkitsu jarraituko du arratsaldera arte; orduan bero-hodeiak sortu eta zaparradak bota ditzake, batez ere Nafarroan eta arratsaldearen bukaeran. Tenperaturan, aldaketa handirik ez.

Iruzkinak