17:31

eguraldia

Iragarpena

Eguraldi ezegonkorrarekin hasiko da iraila, baina tenperatura altuekin

Erredakzioa

Hala ere, ostegun arratsaldean eguraldi antiziklonikoa eta egonkorra nagusituko da berriro.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmetek iragarri duenez, iraila eguraldi aldakor eta ezegonkorrarekin hasiko da. Izan ere, ezegonkortasun hori bihar, irailak 1ean, gauean eta ostegunaren eguneko lehen orduetan nabarituko da gehien. Zaparrada trumoitsuak izango dira seguruenik, goi geruzetan aire hotza sartuko baita.

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, ondoren, eguraldi antiziklonikoa eta egonkorra nagusituko da berriro, baina baliteke astebururako ekaitzak bueltatzea.

Edonola ere, udako tenperaturak izango dira, gorabeherak izan arren. Irailaren 1ean, hegoaldeko haizea nagusi dela, tenperatura altuak izango dira; balioak 30 eta 35 gradu inguruan izango dira barrualdean.

Irailaren 2an, tenperaturak jaitsi egingo dira, ezegonkortasunaren ondorioz, eta asteburuan berriro egingo dute gora. Halere, maximoak 20-25 gradu inguruan izango dira (30 graduko mugatik gora hilaren 1ean) eta asteburuan ere hortik gertu izango dira.

Euskalmeten arabera, ia abuztu osoa Azoreetako antizikloia eta penintsulako depresio termikoaren eragina izan dira nagusi.

Iruzkinak

  • orain albiste

    Albiste gehiago