cerrar buscador

16:01

eguraldia

Iragarpena

Alerta horia ostegunera arte euria eta txingorra egiteko aukeragatik

Erredakzioa

Gaur arratsaldean zaparrada ertainak eta trumoitsuak egiteko aukera dago barrualdean, indartsuak zenbait tokitan. Gainera, txingorra botatzeko aukera dago.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Herrizaingo Saileko Meteorologia eta Klimatologiaren Zuzendaritzak alerta horia ezarriko du euriengatik arratsaldeko hiruretatik ostegun goizeko seiak arte.

Adituek esan dutenez, gaur arratsaldean zaparrada ertainak eta trumoitsuak, indartsuak zenbait tokitan, egiteko aukera dago, eta, hori dela eta, alerta horia ezarri dute, batez ere Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hegoaldeko zenbait tokitan. Gainera, txingorra botatzeko aukera dago.

Iragarpen bera egin dute ostegun goizalderako. Euria hegoaldean egiteaz gain, EAEko ekialdeko zenbait tokitan ere botako du.

Iruzkinak