cerrar buscador

10:47

eguraldia

Iragarpena

Asteazkenean udako giroa eta ostegunean zeru hodeitsua izango dugu

Erredakzioa

Astearte goizean giro eguzkitsua izango dugu eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barrualdean. Asteazkenean udako giroa izango dugu egun guztian eta ostegunean zeru hodeitsua nagusituko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, asteartea, giro eguzkitsua izango dugu ia egun guztian, Euskalmeten arabera. Atrratsaldean bero-hodeiak garatuko dira barrualdean eta trumoi-zaparradaren bat utz dezakete. Tenperaturak altuak izango dira berriro eta 28 gradu inguruan izango dira barrualdean eta 26 gradu inguruan kostaldean.

Asteazkenean hodei bakanen bat ikusiko badugu ere, udako giroa espero dugu egun guztian. Tenperatura maximoak 30 graduak gaindituko ditu barrualdeko hainbat zonaldeta..

Ostegunean, udazkenaren lehenengo eguna, zerua lainotsu izango dugu, baina tarteka ostarteak irekiko dira. Egunean zehar zaparradaren bat edo beste bota dezake, eta trumoi-ekaitzak ere jo dezake. Tenperaturek behera egingo dute eta 23-26 gradu inguruan izango dira ia lurralde osoan.

Iruzkinak