eguraldia
Eguraldia
Agentziak | Erredakzioa
Larunbatean eta igandean, udazken giroa izango dugu. Metro koadroko 60 litro pila daitezke ordubetean Kantauri aldean, batez ere, kostaldean eta ekialdean.
artxiboko argazkia: euriteak Gipuzkoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du bihar Bizkaian eta Gipuzkoan, 06:00etan hasita, prezipitazio handiak egoteko arriskua eta itsasaldeko arriskua dela eta.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez, metro koadroko 60 litro pila daitezke ordubetean Kantauri aldean, batez ere, kostaldean eta ekialdean.
Itsasoan ere, abisu horia ezarri dute, lehenengo bi milietan; izan ere, bi metrotik gorako olatuak izan litezke.
Igandean, euria izango da nagusi berriro, baina eguerdi aldera bertan behera geldituko da abisu horia euriteengatik, Bizkaian eta Gipuzkoan, zein itsasaldean.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, udazken giroa izango dugu larunbatean. Fronte hotz bat iritsiko da, eta euria nonahi egingo du Kantauri aldean. Euskadiko hiriburuetan, tenperaturek ez dute 18 gradutik gora egingo.
Igandean, berriz, euri gutxiago egingo du, baina tenperaturek ez dute aldaketarik izango.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa