cerrar buscador

10:01

eguraldia

Erakusketa

'Sentsazioak' bizi izateko aukera, J. Imanol Aragonen argazkiekin

Erredakzioa

J. Imanolek, Eguraldiblogen laguntzailerik handienetako batek, "Sentsazioak" izeneko erakusketa izango du zabalik Zelaieta zentroan, Zornotzan, urriaren 25etik azaroaren 13ra arte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

''Sentsazioak'' islatzea: hori izango da J. Imanol Aragonek Zornotzako Zelaieta zentroan irekiko duen erakusketaren helburuetako bat. Datorren astelehenean (hilaren 25ean) zabalduko dute, eta azaroaren 13ra arte egongo da ikusgai. J. Imanol Eguraldiblogen laguntzaile handia da, eta bere lehen erakusketaren aurrean dago orain ("lehen ere erakusteko aukera izan badut ere", eitb.com-i azaldu dionez). Ilusioa du bere lehen erakusketa Zornotzan egongo baita, beste inon baino lehenago; izan ere, bera zornotzarra da.

Erakusketaren argazkiek (20-25) J. Imanolek azken urteotan bere kamerarekin nabaritu dituen sentsazioen isla izan nahi dute. "Argazki bakoitza berezia da; ''klik'' egitean, emozio desberdin bat sentitzen duzu", berria beti. "Egunsenti bat... eseritzea eta ikustea... islatzea... pentsatzea... zaila da sentitzen duzuna azaltzea", zehaztu digu. J. Imanolek erakusketaren argazkietan izenbururik ez jartzea erabaki du; horrela, errazagoa izango da bisitariarentzat irudi bakoitzak iradokitzen diona hautematea. "Asko gozatu dut argazki hauetaz, eta espero dut jendeak ere horietaz gozatzea".

Erakusketarako aukeratu dituen argazkien artean, paisaiak, klaustroak eta lehen planoren bat daude. J. Imanoli asko gustatzen zaizkio fenomeno meteorologikoak, Eguraldiblogen erakutsi duenez, eta ezaguna da horregatik; dena den, hemendik aurrera "argazkilaritzaren munduko beste arloengatik ere" ezaguna izatea gustatuko litzaioke.

"Sentsazioak" urriaren 25eko arratsaldetik aurrera egongo da zabalik, eta nahi duenak ordutegi honetan ikusi ahal izango du (26tik aurrera): 8:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 10:00etatik 14:00etara, larunbatetan.


Iruzkinak