15:43

eguraldia

Gaur eta bihar

Alerta EAEn haizea eta olatuak direla eta

Erredakzioa

Euskalmeten arabera, 3,5 eta 8 metro arteko olatuak, 120 km/h-tik gorako haize boladak, eta euri zaparrada mardulak izango dira. Asteazkenetik aurrera eguraldiak hobera egingo duela aurreikusi dute.

146
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Herrizaingo Sailak alerta laranja ezarri du 48 orduz, gaurko 01:00etatik asteazkeneko ordu berera arte, haizea eta olatuak direla eta. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak, 8 metrotik gorako olatuak eta, haizeguneetan, 120 km/h-ko haize-ufadak egon litezkeela aurreikusi du.

Datozen orduetan, beraz, eguraldiak txarrera egingo du nabarmen, bereziki astelehenean, asteartean eta asteazkenean, ziklogenesi leherkor batek Europako mendebaldetik hedatuko den depresio sakon bat eragingo baitu.

Euskalmeten arabera, hilaren 8an eta 9an haize-ufadek 100 km/h-ko abiadura gainditu lezakete haizeguneetan, kostaldean batez ere, eta 90 km/h-koa gainerako tokietan; dena dela, astelehen goizean, baliteke 120 km/h-tik gorako haize-boladak egotea haizeguneetan, kostaldean bereziki, eta 90 km/h-tik gorakoak gainerako lekuetan.

Horrez gain, itsasoaren egoerak okerrera egingo du nabarmen. Hilaren astelehen eguerditik aurrera, baliteke 3,5 metroko altuerako olatuak izatea eta astearte arratsaldean 8 metrotik gorakoak izan litezke. Asteazkenetik aurrera, eguraldiak hobera egingo duela aurreikusi dute.

Euskalmetek iragarri duenez, baliteke astelehen eta asteartean euri zaparra mardulak&' || 'nbsp; izatea eta metro koadroko 60 litrotik gora pilatzea.

Iruzkinak