cerrar buscador

08:23

eguraldia

Iragarpena

5 metroko olatuak izango dira ostegunean euskal kostaldean

Erredakzioa

Abisu horia ezarri du Euskalmetek ostegun eta ostiralerako. Egun horietan ere barnealdean izotza egiteko probabilitate txiki dagoela adierazi dute.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmetek abisu horia ezarri du ostegun eta ostiralerako, olatuen altuera 3,5 metrotik gora kokatuko baita. Egun horietan ere barnealdean izotza egiteko probabilitate txikia dagoela nabarmendu du.

Ostegunean 5 metroko olatuak izan daitezkeela nabarmendu du Euskalmetek, egunaren bigarren partean. Ostiralean abisu horia mantenduko dute, 3,5 metroko olatuak izango baitira Euskadin.

Iragarpen meteorologikoari dagokienez, zerua hodeitsu edo oso hodeitsu agertuko da ostegunean, eta zaparrada txiki-ertainak botako ditu, bereziki kantauri isurialdean. Egunaren lehenengo partean kostaldean trumoi-ekaitzak izateko probabilitatea handia da. Elur-kota 1200 m-ren bueltan kokatuko da, eta arratsaldean 1400 m-ra igoko da.

Ostiralean, zerua partez hodeitua agertuko da goizaldean, eta goizean zehar hodeitza handituz joango da oso hodeitsu edo estalita gelditu arte. Egunaren bigarren partean, euri txikia egingo du, bereziki barnealdean. Elur-kota 1400 m-ren bueltan kokatuko da.

Iruzkinak