eguraldia
Gaurko eta biharko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Haizeagatik ezarritako abisu horiak ere indarrean jarraituko du, haizeguneetan eta itsasertzean 100 km/h-tik gorako boladak izatea espero baita.
Bideoak (2)
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du larunbat arratsalderako eta iganderako Bizkaian eta Gipuzkoan euri-jasak izango direlakoan. Litekeena da 24 ordutan metro karratu bakoitzeko 60 litrotik gora pilatzea.
Horrekin batera, indarrean jarraitzen du olatuengatik ezarritako alerta laranjak, 6 metrotik gorako olatuak espero baitira. Printzipioz, larunbat honetako 21:00ak arte ezarri zuten alerta, baina azkenean 24:00etara luzatu dute. Hortik aurrera, kostaldeko abisua horia izango da, 3,5 metro inguruko olatuak izango baitira.
Gainera, olatuek kostaldean egin ditzaketen kalteak kontuan hartuta, abisu horia ezarri dute. Izan ere, ura kostaldeko pasealeku eta malekoietara sar daiteke, batez ere itsasgoretan (21:45ean).
Gaurko ere haizeagatik ezarritako abisu horiak indarrean jarraituko du, haizeguneetan eta itsasertzean 100 km/h-tik gorako boladak izatea espero baita. Haizeguneak ez diren tokietan, aldiz, 70-80 km/h-ko boladak egongo omen dira.
BIDEOA: June Ansoleaga: 'Hugo aldentzen joango da, baina biharko oraindik zaparradak espero dira':
Igandean haizeak ahultzera egingo du, baina oraindik ere zakar ibiliko da, batez ere kostaldean eta Ebro Ibarrean. Euri kontuekin jarraituko dugu; zerua oso hodeitsu agertuko da eta zaparradak botako ditu, sarriago kantaurialdean; egunaren amaieran atertzeko joera izango du.
Elur-maila 1.000 metroren inguruan geratuko da. Tenperaturan aldaketa handirik ez da izango, eta maximoak 10 eta 12 ºC artean ibiliko dira toki gehienetan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa