15:35

eguraldia

Iragarpena

Elurra itsas mailan eta tenperaturak behera egingo du, Euskadin

Erredakzioa

Bihar, elur-kota 700-800 metrora egongo da arratsalde-gauean eta tenperatura maximoek ere gora egingo dute. Izotza botako du barnealde osoan.

141
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hodeiak nagusituko dira gaur zeruan eta prezipitazio gutxi izango ditugu, are gutxiago Gipuzkoan. Elur-kota 200 metrora izango da, baina itsas mailara ere jaitsi daiteke. Tenperaturek behera egingo dute eta ipar-ekialdeko haizea ibiliko da. Gaur, goizaldean, temperatura minimoak -1º eta 3º gradu artean kokatudira. Maximoei dagokienez, Bilborako 4º-ko maximoa iragarri dute,Gasteizein 6º-ra helduko da tenperatura, eta Donostian 8º-ra.

Euskalmetek adierazi duenaren arabera, bihar ere hodeiak izango ditugu eta prezipitazioa urria izango da. Elur-kota 700-800 metrora egongo da arratsalde-gauean eta tenperatura maximoek ere gora egingo dute. Izotza botako du barnealde osoan.

Ostiralean, frontexka bat helduko da. Prezipitazioak izango ditugu, batez ere goizean. Elur-kota jaitsi egingo da, eta 600-800 metroetatik 300-400etara iritsiko da. Maximoek, behera egingo dute berriro: barnealdean, maximoak 1º-koak izango dira, eta kostaldean, berriz, 6-7koak.

Asteburura begira, berriz, larunbatean hego haizea sartuko da, eta tenperatura maximoek gora egingo dute. Hala ere, minimoek behera egingo duten eta, goziean, izotza egongo da hainbat tokitan.&' || 'nbsp;Igandean, tenperatura minimoek gora egingo dute eta maximoek, ere, 2-4 gradu igoko dira. Goizean, zerua lainotuta egongo da, eta zaparradak izango ditugu. Arratsaldean, atertzen joango da.

Iruzkinak