eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Hurrengo egunetan, tenperaturak ez dira jaitsiko 13-15 ºC-etatik kostaldean, eta 9-11 ºC-etatik barnealdean. Igandean, berriz, behera egingo dute.
Bideoak (1)
Azken egunetako izozteen ostean, eguraldi atsegina izango dugu geurean, gutxienez urteberri eguna arte. Harrezkero, tenperaturek behera egingo dute.
Izozteen alerta horia bukatu egin da dagoeneko, eta gaur hego-haizea ibiliko da berriro eta kostaldean tenperatura maximoak 13-15 ºC inguruan ibiliko dira; barnealdean giro freskoagoa espero da eta maximoak 9-11 ºC-ren bueltan izango dira.
Zeruari dagokionez, atzo baino erdi mailako hodei eta goi-hodei gehiago espero dira, baina giroa lasaia eta argia izango da.
Asteazkenean, hodeitza handiagoa espero da zeruan. Hori izango da eguraldi kontuetan izango dugun aldaketa bakarra, hego-haizeak jaun eta jabe izaten jarraituko baitu; tenperatura, beraz, atsegina izango da, Bizkaiko Golkoaren isurialdean batez ere.
Hodeiak ugariak izan arren, ostarteak zabalduko dira, arratsaldean bereziki.
Ostegunean ere hego-haizearen eraginpean egongo da eguraldia. Zeruan hodeiak eta urdinguneak edukiko ditugu eta hainbat tokitan giro eguzkitsua espero da. Haizea bizitu egingo da apur bat. Tenperaturan, aldaketarik ez.
Urteko azken egunean, ostiralean, tenperaturek gora egingo dute, eta urtarrilaren 1ean, larunbatean, egonkor jarraituko dute, baina igandean behera egingo dute.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa