eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Ostegunetik aurrera jaitsiera handia izango da EAEn. Barnealdean 0 eta -5 graduren arteko tenperaturak izango dira.
Euskalmet euskal metereologia agentziak tenperatura jaitsiera iragarri du hurrengo egunotarako, Europatik aire-masa oso hotza eta lehorra helduko delako.
Euskalmeten arabera, hurrengo egunotan tenperaturak jaisten joango dira eta hilaren 20tik aurrera jaitsiera handiagoa izango da; izan ere, antizikloia Britainiar Irletan kokatuko da eta handik aipatutako aire-masa helduko da.
Tenperatura maximoak 5 gradukoak izango dira itsasertzean eta 0 eta 5 gradu bitartekoak barnealdean. Minimoak 0 eta 5 graduren artean ibiliko dira itsasertzean 0 eta –5 graduren artean barnealdean.
Tenperatura horiekin egongo diren prezipitazioak elur modukoak izango dira kota baxuetan, 500 metro azpitik, baita itsas mailan ere. Hala ere, prezipitazioak urriak izango dira.
Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, egoera hori luzatuko da eta nahiz eta lehenengo fasean prezipitazioak urriak izan, gerora fronte bat etor liteke , baita elurte handiagoak ere, kota baxuagoetan, hilaren 23tik aurrera.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa