eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Larunbatean termometroek behera egingo dute. Eguneko tenperatura beroenak 4-5 ºC jaitsiko dira eta ipar mendebaldeko haizea nagusituko da.
Informazio gehiago (1)
Larunbatean fronte bat iritsiko da gurera, ondorioz, zerua estalita geratuko da eta euria egingo du, batez ere ipar partean. Hau larunbataren lehen partean gertatuko da. Arratsaldean atertzera egingo du eta hodei geruza saretzen joango da.
Hori bai, eguneko tenperatura beroenak 4-5 ºC inguruan jaitsiko dira. Gainera, hegoaldeko haizea atzean utziko dugu, behintzat momentuz, eta ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da.
Igandean egunsenti eguzkitsua espero dugu denean. Goizetik aurrera poliki-poliki hodeiak mendebaldetik ugaritzen joango dira eta arratsaldean zerua estalita geratuko da. Arratsaldetik aurrera bustiko du mendebaldean eta orduek aurrera egin ahala euria denera zabalduko da.
Hego-mendebaldeko haizea tarteka ufada biziekin ibiliko da eta honek kantauri isurialdean tenperaturaren gorakada txikia eragingo du. Egunaren bukaeran elur-maila 1000-1200 m ingurura jaitsiko da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa