eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Euria goizean botako du, gehien bat, baina gero argituz joango da. Elur maila 800-1.000 m-tan koka liteke. Asteartean tenperaturek gora egingo dute; hala ere, 15ºC-tik berhera geratuko dira.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet euskal metereologia agentziaren arabera, astelehenean, eta mendebaldetik hasita, eguraldiak atertzeko joera hartuko du eta gainera arratsaldean ere argituz joango da. Hala ere, zaila izango da erabat ateri egotea eta baliteke arratsaldean zaparrada txikiren bat botatzea tarteka, baina euri gehiena goizaldean botako du. Elur maila 800-1..000 m-tan koka liteke.
Asteartean zaparradekin jarraituko dugu, bereziki hegoaldean, bertan pilatuko baita euri gehiena. Zerua estalita ikusiko dugu hegoaldean eta euri txikia egingo du. Kantauri isurialdean, aldiz, hodei geruza sakabanatuago egongo da eta, noizbehinka euria egin arren, ostarteak hegoaldean baino luzeagoak izango dira.
Hego ukituko haizea harro ibiliko da, bereziki itsasertzean eta mendi inguruetan. Eguneko tenperaturak, Ebro bailaran izan ezik, gora egingo du; baina hala ere, epelenak 15 ºC-tik behera geratuko dira. Elur-kota 1.200 m-ra igoko da.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa