eguraldia
Euriteak
Erredakzioa
Euskal Meteorologia Agentziak euriteengatik abisu horia ezarri du gaurko. Ostegunean eguraldiak hobera joko du eta asteburuan giro egonkorra izango dugu hizpide.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, baliteke 60 l/m2-ko prezipitazioak pilatzea gaur. Hori dela eta, abisu horia ezarri du. Astearte honetan zaparrada mardulak izango ditugu protagonista, kantaurialdean bereziki. Gainera, ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da.
Bihar, asteazkena, eguraldiak hobera egingo du egunak aurrera egin ahala. Arratsalde aldera atertuz joango da eta barnealdean giroa argiagoa izango da. Tenperaturek aurreko egunekoari eutsiko diote.
Ostegunean giro eguzkitsua gailenduko da. Behe-lainoarekin eta hodei hondarrekin hasiko dugu eguna, baina garbituz joango da eta ondoren zeruak oskarbi ikusiko ditugu. Tenperaturak koska pare bat gora egingo du eta eguneko altuenak 13-17 ºC artean kokatuko dira.
Astebururako joerak dioenez, larunbatean giro egonkorra izango dugu hizpide. Eguzkia tartean ikusiko dugu baina iganderako, berriz, fronte berri bat sartuko da eta tenperaturek behera egingo dute.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa