eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Giroa petraltzen joango da eta termometroek nabarmen egingo dute behera batez ere igandean. Tenperatura beroenak 8-11 ºC artean izango dira.
Informazio gehiago (1)
Larunbatean, egunak aurrera egin ahala, giroa kaskartuz joango da. Eguraldi politarekin hasiko dugu asteburua, ostarte zabalekin, baina eguerdirako ilunduz joango da. Fronte batek hodei ilunak ekarriko ditu eta arratsaldean euritara egingo du, bereziki kantauri isurialdean.
Goizalde fresko baten ostean, 13-16 ºC artean mugituko dira termometroak eguerdi partean, baina arratsaldean giroa hoztuz joango da.
Igandean asko hoztuko da giroa eta euria botako du. Aire masa hotz baten ondorioz eta tenperaturak nabarmen egingo du behera; termometroak aurreko eguneko balioekin alderatuz 4-6 ºC beherago kokatuko dira eguerdi partean.
Termometroen jaitsieraz gain, zeruan hodei trinkoak gailenduko dira eta zaparradak botako ditu. Iparraldeko haizea ere zakar ibiliko da, bolada gogorrekin. Egoera honekin, elur-kota 1000 m-ren azpitik jaitsiko da egunean zehar.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa