eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Gainera, hegoaldeko haizea zakarra ibiliko da. Astelehen arratsalderako euria izango dugu bueltan eta termometroak behera joko du. Euria egingo du, behintzat, ostegunera arte.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Meteorologia Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, euriarekin agurtu dugu negua. Bihar, astelehenean, hodeiak eta ostarteak nagusituko dira, eta hegoaldeko haize zakarra ibiliko da. Honen ondorioz, termometroak goranzko joera hartuko du eta 19º-ren bueltan ibiliko da kostaldean eta 15º-ren bueltan barnealdean. Iluntze aldera, euri txikia sartuko da gurean.
Asteartean euria hizpide izaten jarraituko dugu eta tenperaturek, gainera, behera joko dute (15º inguru kostan eta 13º inguru barnealdean). Alabaina, egunaren bigarren partean egoera ezegonkorragoa izango da eta zaparrada mardulagoak botako ditu. Haizea iparraldera aldatuko da, kostaldean bolada gogor batzuekin.
Iragarpenaren arabera, euria egingo du, behintzat, ostegunera arte.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa