eguraldia
Ageriko zonaldeetan
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako eta Meteorología Zuzendaritzak hori koloreko abisua ezarri du, barnealdeko zonaldeetan haize-ufada gogorrak izan daitezkeelako.
Informazio gehiago (1)
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du gaurko, astelehena, haize-bolada gogorrak izateko arriskuagatik. Herrizaingok jakitera eman duenez, baliteke barnealdeko zonaldeetan 100 km/h-tik gorako haize-ufadak izatea.
Gainera, ez ageriko zonaldeetan, 70 km/h-raino hel daiteke haizea, ekialdean bereziki.
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, hodeiak ugarituz joango dira asteartean zehar eta oraindik, euria izango dugu hizpide. Zaparradarik handienak Nafarroan espero dira. Haizea ahulago ibili eta aldatu egingo da, hegoaldetik iparraldera. Horregatik, kantaurialdeko eskualdeetan tenperatura jaitsiko da, gutxi bada ere; gainontzeko lekuetan ez da aldaketa handirik espero.
Asteazkenean eguraldiak goibeltzera egingo du eta lurralde osoan giro euritsua espero da. Hala ere, egunaren amaieran hegoaldean atertzera egingo du, ez ordea iparraldean. Tenperaturak ere behera egingo du.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa