cerrar buscador

01:19

eguraldia

Iragarpena, EAEn

Hobera egingo du eguraldiak EAEn

Erredakzioa

Euriak jarraituko badu ere, zaparradak arinagoak eta sakabanatuagoak izango dira. Ostiralean hoberako jauzi polita emango du eguraldiak, baina tenperaturak hotzak izango dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta meteorologiako zuzendaritzak amaitutzat eman du 24 ordutan 80 l/m2 baino gehiago pilatzeko aukerari dagokion abisu
laranja.

Euskal Meteorologia Agentzia Euskalmeten arabera, Ostegunean bustitik jarraituko badugu ere, asteazkenean baino eurigutxiago pilatuko da. Ipar-mendebaldeko haizea harro ibiliko da etaitsasaldetik hezetasuna eta hodeiak etengabean sartuko direnez euri giroarieutsiko dio. Hala ere, euria txikiagoa izango da eta ez du hain sarri egingo.Berriz ere euri gehien kantauri isurialdean metatuko da. Tenperaturak ildoberetik jarraituko du, kostaldean 13 ºC-ra igoko da eta 10-12 ºC-rabarnealdean.

Ostiralean hoberako jauzi polita emango du eguraldiak. Eguna motel antzean hasiko dugu, baina goizak aurrera egin ahala jasotze aldera egingo du eta arratsaldean eguzkiaz goza ahal izango dugu. Tenperatura hotzenek behera egingo dute, baina epelenek gora egin eta 13-15 ºC-ren bueltan errendituko da termometroa.

Iruzkinak