14:51

eguraldia

Eguraldia

Uda giroa gaur, 30ºC-rainoko tenperaturekin berriro

Erredakzioa

Oso eguraldi ona dugu gaur, giro eguzkitsuarekin. Larunbatera arte antzeko eguraldia espero da.

68
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ostegunean ez da aldaketa handirik egongo. Oso eguraldi ona espero da; ekialdean hodeiak ager daitezke, baina giroa eguzkitsua izango da nonahi eta bero puntuarekin jarraituko dugu, Euskalmet, euskal meteorologia agentziaren arabera. Hegoaldeko haizea ahulago ibiliko da eta arratsaldean kosta-partean itsasoko brisa gailenduko da, beraz, kostaldeko giroa ez da hain sargoria izango. Tenperatura minimoak epel samarrak izango dira.

Ildo beretik jarraituko du ostiralean. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, ahul, eta arratsaldean tarteka brisak joko du. Zeruan ez da hodei asko ikusiko, baina goizean goiz lanbro apur bat sor daiteke. Eguraldi eguzkitsua eta eguneko beroenak 25 ºC-tik gora kokatuko dira.

Larunbataren lehenengo partean zeruak oskarbi edo hodei gutxirekin jarraituko du eta hego-haizearekin berriro ere uda beteko tenperaturarekin jarraituko dugu. Arratsaldetik aurrera haizea ipar-mendebaldera aldatu eta termometroak behera egingo du; hodeiak ere agertuko dira zeruan baina momentuz giro atseginarekin jarraituko dugu.

Iruzkinak