09:27

eguraldia

Iragarpena

Tenperaturak gora egingo du hego haizearen eraginez

Erredakzioa

Egun argitsu eta epela igandean, nahiz eta hodeiren bat sortuko den, ez dute euririk ekarriko. Astelehenan tenperaturak 25ºC-ren bueltan ibiliko dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Igandean eguzkipean igaroko dugu eguna. Arratsaldean, bero-hodei bakan batzuk sortuko diren arren ez dute inolako ondoriorik ekarriko, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak zabaldu duenez.

Gainera, Ipar ukituko haizeak hego-ekialdera egingo duenez, tenperatura igoaraziko du, bereziki kostaldean.

Astelehenean, 25ºC

Astelehenean hego-haizea bizitu eta tenperaturak beste apur bategingo du gora, bereziki kantauri isurialdean. Bertan termometroak beropuntua harrapatuko du eta ordurik beroenetan 25 ºC-ra hurbilduko da.

Goizeanoskarbi egongo da zerua; arratsaldean, aldiz, trumoi-hodeiak garatukodira, batez ere mendebaldeko mendi inguruetan.


Asteartean, hodeien etorrera

Asteartean zerua ez da aurreko egunetan bezain garbi egongo. Hala ere, goiz partean giro eguzkitsuaz gozatuko dugu.Arratsaldean, aldiz, hodeiak ugarituz joango dira, bereziki mendebaldeaneta, egunaren amaieran, trumoiak jo dezake.

Haizeak,hego-ekialdetik joko du, harro samar kostaldean eta tenperaturaepelarekin jarraituko dugu.

Iruzkinak