cerrar buscador

13:45

eguraldia

Aurreikuspena

Uda giroko eguraldia Aste Santuan

Erredakzioa

Euskadin egunak eguzkitsuak eta beroak izango dira. Penintsulako gainerako tokietan, baina, giroa aldakorra izango da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskadin bizi bazara eta Aste Santuko oporretan kanpora joateko asmorik ez baduzu, ez larritu, zortea lagun duzu, eguraldiari dagokionez behintzat.

Euskalmet agentziak jakinarazi duenez, Aste Santuko egunak eguzkitsuak izango dira, beroak, termometroek 25 ºC inguru erakutsiko baitituzte.

Egun batzuetan eguraldia aldakorragoa izan liteke, baina, oro har, uda giroa nagusituko da.


Osteguna, hilak 21

Arratsaldean hodeiak sor litezke, eta hegoaldeko haize indartsuak edo oso indartsuak izango dira mendialdeetan eta kostaldean.

Tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta 20-25 ºC-koak barnealdean. Minimoak 15 ºC-koak izango dira kostaldean, eta 10 ºC-koak barnealdean.


Ostirala, hilak 22

Baliteke euria egitea, batik bat barnealdean. Hegoaldeko haize moderatuak izango dira barnealdean, baina oso indartsuak mendialdeetan eta kostaldean, bereziki eguneko lehen orduetan.

Termometroek 20-25 ºC erakutsiko dituzte gehienez jota, eta 10-15 ºC gutxienez.


Larunbata, hilak 23

Euri arinak egiteko posibilitatea dago, batez ere arratsaldean. Hegoaldeko haizea joko du, eta tenperatura maximoak 20-25 ºC-koak izango dira, eta minimoak 10ºC-koak.


Igandea, hilak 24

Seguru aski zerua oskarbi egongo da, hodeiren bat sor litekeen arren. Haize ahulak edo moderatuak. Tenperatura maximoak 20-25 ºC-koak eta minimoak 10-15 ºC-koak.


Astelehena, hilak 25

Ekaitza izateko arriskua egongo da, baina bero egiten jarraituko du (20 ºC inguru).


Euskaditik kanpo izango zara?

EAEn eguraldia ona izango bada ere, penintsulako gainerako tokietan ez da berdin gertatuko. Are gehiago, egunak oso aldakorrak izango dira, ekaitzekin eta guzti, batik bat mendebaldean eta erdigunean.

Hilaren 22tik, baina, egoera hori hedatu egingo da beste lurraldetara. Tenperaturak leunak izango dira.

Iruzkinak