eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Prezipitazioak murriztuko dira eta zeruak gero eta oskarbiago egongo dira. Zonalde batzuetan 20 ºC-ra iritsi daitezke.
Asteartean, egunak aurrera egin ahala aroak hobera egingo du. Euskalmeten arabera, goizean oraindik hodeiak nagusituko dira zeruan eta tarteka euria egingo du, batez ere ipar partean eta goizaldean.
Arratsaldean atertu egingo du eta zerua txukuntzen joango da, ostarte politak zabalduz. Tenperaturan ez dugu aldaketa nabarmenik sumatuko eta 15-18 ºC artean kokatuko dira eguneko beroenak.
Asteazkenean giro argiagoa espero dugu. Egunsentian behe-lainoa agertuko da zenbait txokotan eta zeruan hodeien multzoak egongo dira, batez ere kantauri isurialdean.
Eguerditik aurrera hodeiak desagertu eta giro eguzkitsua nagusituko da. Tenperatura berdintsuekin jarraituko dugu, edo akaso zertxobait altuagoak, 16-20 ºC arteko maximoekin. Iparraldeko haizea ibiliko da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa