cerrar buscador

12:05

eguraldia

Iragarpena

Hodeiak larunbatean eta giro eguzkitsua igandean

Erredakzioa

Larunbata hodeitsua izango da eta tenperatura altuenak 21-24 ºC artean geratuko dira. Igandean aldiz, giro eguzkitsua izango dugu 23 eta 25 ºC arteko tenperaturekin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Larunbatean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Euskalmet-en arabera, nahasi egongo da eguratsa. Hodeitza oso aldakorra izango da, hodeitzar ilunak eta ostarteak tartekatuko dira eta edozein unetan eta lekutan bota ditzake zaparrada trumoitsuak, bereziki barnealdeko puntuetan eta ekialdean. Gainera, nahiz eta hego-haizea ibili, tenperatura apur bat jaitsi egingo da eta eguneko altuenak 21 eta 24 ºC artean geratuko dira.

Igandean giro eguzkitsua. Aurreko eguneko ezegonkortasuna atzean utziko dugu eta udaberri giro eguzkitsua izango da. Haizea hego ukitua izango du goizean, baina indarra galduko du eta brisa leuna sartuko da. Tenperatura igo egingo da apur bat eta altuenak 23 eta 25 ºC artean kokatuko dira.

Iruzkinak