eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Larunbat eta igande goizean zerua erabat estalita egongo da eta zaparradak botako ditu. Euskalmet Agentziak abisu horia iragarri du, zaparrada ahul eta moderatuetatik ekaitza izatera pasa liteke.
Informazio gehiago (1)
Asteburu hasieran eguraldia nahiko nahasia izango da. Euskalmeten iragarpenaren arabera, larunbat goizean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta zaparrada txikiak botako ditu, zenbait lekutan mardulak, kantauri isurialdean bereziki. Egunak aurrera egin ahala atertzen joango da eta ostarteak irekiko dira.
Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura asko jaitsiko da; maximoak barnealdean 15 ºC-ren bueltan ibiliko dira eta 17 ºC-ren inguruan kostaldean.
Igande goizean euria egingo du baina arratsaldean egoera lasaiagoa izango dugu. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, kantauri isurialdean bereziki. Arratsaldean, poliki-poliki atertzen joango da eta tarteka ostarte zabalak ikusiko ditugu, hegoaldean batez ere.
Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira oraindik; barnealdean 15 ºC-tik behera kokatuko dira termometroak eta 16 ºC-ren inguruan kostaldean.
Abisu horia
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak, abisu horia iragarri dute, 151/m2 prezipitazioekin. Zaparrada ahul eta moderatuetatik ekaitza izatera pasa liteke, zaparrada indartsu eta kazkabarrak botaz.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa