cerrar buscador

10:12

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Euria, hauteskunde egunean

Erredakzioa

Asteburuan giro ezegonkorra nagusituko da eta euria botako du. Tenperatura freskatzen joango da eta Igandean Termometroa nekez iritsiko da 18-20 ºC-ra.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Larunbatean, eguneko tenperaturak gora egingo du, baina arratsaldean ezegonkortasunarekin jarraituko dugu. Euskalmet-en iragarpenaren arabera, zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko diren arren, giroa eguzkitsua izango da.

Gero, arratsaldean, hodeiak trinkotuz joango dira eta eguraldiak ekaitzetarako joera izango du. Haizea nora ezean ibiliko da hasieran, baina eguerditik aurrera iparraldera egingo du. Termometroa 25 ºC-ren mugara hurbilduko da, itsasertzean ez da horrenbeste igoko.

Igandea goibeletik eta freskotik dator. Termometroa nekez iritsiko da 18-20 ºC-ra eta hodeiek zerua estaliko dute.

Egunaren lehen zatian zirimiri apur bat egingo du ipar partean, baina eguerditik aurrera atertuko du eta apurka-apurka ostarteak zabalduko dira.

Iruzkinak