eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Tenperatura maximoak behera egin du eta 20ºC inguruan izango da. Igandean, aldiz, eguzkitsu dator eta temperatura 26ºC-ra iritsiko da.
Larunbata euri apur batekin hasi dugu. Euskalmeten arabera, lainotuta egongo da eta tarteka euri txikia egingo du, batez ere kantauri isurialdean eta goiz partean. Baina arratsalderako giroak hobera egingo du nabarmen. Arratsaldean ateri eutsiko dio eta ostarteak zabalduko dira; batez ere barnealdean. Tenperatura asko jaitsiko da eta 20 ºC-ren bueltan geratuko dira beroenak.
Igandean, goizak aurrera egin ahala eguraldiak hobera egingo du. Hala ere, goizaldean eta goizeko lehen orduetan zerua tarteka hodeitsu egongo da puntu batzuetan. Goizak aurrera egin ahala, hodeiak desegin eta zeruan urdina nagusituko da. Ekialdeko haizea ibiliko da. Tenperatura maximoek goranzko bidea hartuko dute eta 23-26 ºC artean kokatuko dira lurralde osoan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa