cerrar buscador

21:40

eguraldia

Eguraldia

Bero itogarria, 35ºC-tik gorako tenperaturarekin

Erredakzioa

Zenbait lekutan, termometroa 40ªC-ra iritsi liteke. Arratsaldean, aldiz, ekaitz arriskuak gora egingo du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Igandean bero itogarria izango da. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta honek, eguzkiarekin batera, tenperaturan eragin handia izango du. Termometroa 35 ºC-ra iritsiko da toki gehienetan eta barnealdeko leku askotan muga hori gaindituko du.

Bilbon eta Gasteizen 35ºC-ko maximoa espero da, eta Donostian eta Iruñan, berriz, 36ºC izango dituzte.

Metatuko den beroaren ondorioz, arratsaldean hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsu bakanen bat bota lezake.

Astelehenean bero handiagoa espero da. Giro eguzkitsua nagusituko da eta hegoaldeko haizea ibiliko da, bizi samar mendi inguruetan. Hortaz, tenperatura zertxobait gehiago igo eta eguneko beroenak 36-37 ºC-ra iritsiko dira txoko askotan.

Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta eguna zaparrada trumoitsuekin bukatu liteke.

Iruzkinak