eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Euri apur bat egin lezake kostaldean, goizean. Astelehenan tenperaturak behera egingo du, ipar haizearen eraginez, baina asteartean oskarbi izango dugu zerua eta temperatura igoko da.
Gaur, igandea, zerua hodeitsu izango dugu orokorrean, baina ez du ia euririk egingo, eta egitekotan goizean izango da, Euskalmeten arabera. Arratsaldean, hodeiak aldentzen hasiko dira eta eguzkia ere ikusteko aukera izango dugu, barnealdean. Tenperaturak 22-25en bueltan ibiliko dira arratsaldeko lehenengo orduetan.
Astelehenean, kostaldean, euri apurren bat egiteko arriskua izango da, baina soilik arratsaldera arte. Egunaren bigarren partean ostarteak zabaltzen hasiko dira. Tenperatura maximoak behera egingo du berriz ere ipar-haizearen eraginez, 20 gradutan geratuta.
Asteartean, ostera, eguzkia nagusi izango da. Lehenengo orduetan behe hodeiek zaparradatxoren bat botazeko arriskua izango badute ere, goizean orduak aurrera egin ahala zeruak garbitzeko joera hartuko du eta eguzkiaz gozatzeko aukera emango digu. Termometroek bizpahiru gradu gehiago markatuko dute.
Gure erabiltzaileen argazkiak ikusteko, Eguraldiblogen.
orain albiste
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa