cerrar buscador

18:43

eguraldia

Iragarpena

Eguraldiak okerrera egingo du igandean, Euskadin

Erredakzioa

Larunbatean eguzkia agertuko da, baina igandean hodeiak eta ostarteak nagusituko dira. Termometroak ere pittin bat beherago geratuko dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Larunbatean eguzkia zeru-gainean eta termometroak 25-30 ºC artean izango dira, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Egunsentiko behe-lainoa desegin ostean, zerua hodei gutxirekin agertuko da. Arratsaldean aldiz, bero-hodeiak garatuko dira barnealdean eta baliteke han edo hemen lehertzea. Kostaldera ere, zaparradaren bat iritsi daiteke eguna amaitzerako. Ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura maximoak balio altuetan mantenduko dira.

Igandean hodeiak eta ostarteak izango dira eta termometroak pittin bat beherago geratuko dira egunean zehar. Zeru-gainean hodei gehiagorekin argituko du egunak, baina goizean tarteka urdingune ederrak irekiko dira. Arratsaldean ordea, iparraldeko haizearekin hodeiak ugarituz joango dira eta litekeena da han-hemenka euri apur bat egitea. Termometroak 23-27 ºC artean geldituko dira.

Ikus itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.

Iruzkinak