eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Arratsalde partean ekaitz arriskua areagotuko da. Tenperatura, bestalde, 25-30 graduren bueltan ibiliko da.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, irailaren hasiera ezegonkorra izango da, ekaitzak eta tenperatura altu samarrak nagusituko dira iberiar penintsula mendebaldetik ekialdera zeharkatuko duen perturbazio baten eraginez.
Euskalmeten arabera, iraileko lehen egunetan lainoak eta ostarteak izango dira, egunaren erdialdean ostarteak nagusituko dira eta arratsaldean, berriz, ekaitz arriskua izango da.
Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, tenperatura 25 graduren bueltan ibiliko da kosta partean eta brisa nagusituko da. Barrualdean, berriz, termometroek 30 gradu inguru hartuko dituzte, eta egoera hori mantenduko da datorren asteburua arte.
Irailaren 4tik aurrera, litekeena da fronte hotz batek euria eta tenperaturen beherakada ekartzea (20º inguru, gehienez jota). Hala ere, baliteke ondoren Azoreak uharteko antizikloi bat Kantaurialdera zabaltzea eta horrek egonkortasuna eta eguraldi lehorra eta eguzkitsua ekarriko luke.
Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, abuztua hilabete lehorra izan da, oso beroa barnealdean eta beroa kostaldean eta ekialdean.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa