eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Hodei ugari izango da zeruan, baina hala ere tarteka urdinguneak irekiko dira. Arratsaldean, zaparrada trumoitsuak bota ditzake.
Informazio gehiago (1)
Ostegun honetan ezegonkortasunarekin jarraituko dugu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Erdi mailako hodei eta goi-hodei ugari izango da zeruan, baina hala ere tarteka urdinguneak irekiko dira. Arratsaldean, ordea, ezegonkortasuna nabaria izango da eta baliteke euria egitea, hots, zaparrada trumoitsuak bota ditzake han-hemenka. Tenperatura igo egingo da eta sargori puntua izango da.
Ostiralean giro eguzkitsua izango da. Egunaren lehen partean hodei gutxi ikusiko da zeruan, baina eguerditik aurrera bero-hodeiak ugaritu egingo dira eta oso litekeena da eguna amaitzerako zaparrada trumoitsuak botatzea. Tenperaturari dagokionez, aldaketa handirik ez da egongo.
Larunbatean giro nahasia egingo du. Haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta tenperaturaren jaitsiera eragingo du. Zeruari dagokionez, ostarteak eta hodei ilunak tartekatuko dira eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea. Ezegonkortasunarekin jarraituko dugu.
Ikus itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa