eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Tenperaturak 30 ºC-ren bueltan kokatuko dira ostiral honetan, 22 eta 25 ºC artean larunbatean, eta igandean giroa dezente freskatuko du 20 edo 22 ºC artean kokatu arte jaitsiko dira termometroak.
Informazio gehiago (1)
Ostiral honetan tenperatura altuekin jarraituko dugu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Zeruan hodeiak eta urdingune zabalak tartekatuko dira. Arratsaldean Iberiar Penintsula barnealdetik trumoi-hodeiak sartuko dira gurera eta oso litekeena da zaparrada trumoitsu batzuk uztea noizbehinka. Tenperatura altuenak 30 ºC-ren bueltan kokatuko dira ia lurralde osoan.
Larunbat goizean oraindik ostarte batzuk ikusiko ditugu, baina eguerditik aurrera zerua oso hodeitsu geratuko da eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea. Kostaldean tenperatura altuenak 22 ºC inguruan geratuko dira eta barnealdean 25 ºC inguruan.
Igandean ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da. Egunaren lehen partean zerua nahiko ilun egongo da eta euria egingo du; batez ere kantauriar isurialdean. Arratsaldean atertzera egingo du Giroa dezente freskatuko da eta termometroa ia lurralde osoan ez da 20 edo 22 ºC-tik pasatuko.
Ikus itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa