eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Igandean eta astelehenean barnealdeko inguruetan izotza egin dezakeela eta Eusko Jaularitzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du.
Mendizale batzuk, Aralar mendian. Argazkia: Txomin Rezola
Informazio gehiago (1)
Larunbat goizean lainotuta egongo da ipar isurialdean eta euri pixka bat egingo du, batez ere goizaldean. Gainera, elurra egin dezake 1000 metrotik gora. Hegoaldean, aldiz, zerua nahiko garbi egongo da. Arratsaldean, ostarteak zabalduko dira eta Gabon Gauean izarrak ikusteko moduan izango gara, oskarbi geratuko da. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta ziertzoa bizi-bizi ibiliko da Ebroko bailaran. Tenperatura jaitsi egingo da; maximoak 10 ºC-ko muga pasa ezinik ibiliko dira. Gauean dezente hoztuko du eta izotza egingo du barnealdean.
Eguberri Egunean giro eguzkitsua eta hotza. Egunsentian izotza leku askotan egingo du eta behe-lainoa sortuko da ohiko zokoetan. Eguerdi partean giro eguzkitsua izanagatik, tenperatura maximoak nekez pasatuko dira 10 ºC-tik, baina eguteran eta haize babesean giro atsegina izango da. Ekialdeko haize fina ibiliko da, kontinente zaharretik datorren haize hotz eta lehorra.
Abisu horia, izotzagatik
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du igandean eta astelehenean barnealdeko inguruetan izotza egin dezakeela eta.
Aurreikuspenen arabera, Igande goizaldetik goizeko 10:00ak arte izotz txikia egin dezake barnealdean, izotza handixeagoa izan daiteke Arabako zenbait tokitan. Halaber gaueko 09:00etatik gauerdirarte, ere izotza egin dezake.
Astelehen goizalderako ere abisu horia ezarri du Jaurlaritzak, barnealdean izotza egin dezakeelako.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa