eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Gaur ez da aldaketarik espero eta zerua garbi egongo da egun osoz. Tenperatura maximoak 14 gradu ingurura iritsiko dira kostaldean, eta 10 gradura heldu ezinik ibiliko dira barnealdean.
Arabak izotza pairatuko du. Argazkia: Inocencio Goikuria.
Eusko Jaurlaritzaren Meteorologia eta Larrialdi Zuzendaritzak asteazkenera arte luzatu du izotzari dagokion abisu horia Euskal Autonomia Erkidegoko barnealdean, bereziki Araban.
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, gaur ez da aldaketarik espero eta zerua garbi egongo da egun osoz. Behe-lainoa sortuko da egunsentian eta baliteke Ebro bailaran egun osoan ez jasotzea. Hegoaldeko haizea astelehenean baino biziago ibiliko da, bereziki egunaren amaieran.
Tenperatura maximoak 14 gradu ingurura iritsiko dira kostaldean, eta 10 gradura heldu ezinik ibiliko dira barnealdean. Egunsentian eta gauean adi, ze barnealdeko leku askotan egingo du izotza. Hiriburuetan, Bilbon 3 gradu espero dira gutxienez eta 14 gehienez, Donostian 2 gutxienez eta 14 gehienez, Gasteizen -3 gutxienez eta 10 gehienez, eta Iruñean -4 gutxienez eta 10 gehienez.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa