eguraldia
ALERTA GORRIA
Erredakzioa
Estatuko probintzia gehienak alertan daude tenperatura altuengatik. Beroak igandera arte iraungo du.
Alerta gorria Andaluzian. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Ostiralean Cordoban 44 gradu neurtuko dituzte termometroek itzaletan. Eguzkitan berriz, 5 edo 10 gradu gehiago egon daitezke. Hala, 50 gradu harrapatu ditzake termometroak, hala aurreikusi du Estatuko Agentzia Meteorologikoak.
Alerta gorria azkenekoz 2010eko uztailaren 8an ezarri zen Andaluzian, Jaenen hain zuzen. Arrisku mailan alerta gorena da eta soilik “muturreko egoeretan eta kasu puntualetan” ezartzen da, beraz, azken urteotan gutxitan aktibatu dute, agentzia meteorologikoaren arabera.
Tenperatura horiekin gorputzak likido asko galtzen du, hori dela eta, hidratatzea ezinbestekoa da, “bero kolperik” ez izateko.
Igandean freskatzen hasiko da
Andaluzian bero boladaren tenperatura altuenak ostirala eta larunbata artean neurtuko dira, Estatuko Agentzia Meteorologikoaren arabera. Igandetik aurrera baina, behera egingo dute termometroek eta temperatura suabeagoak izango dituzte asteak aurrera egiten duen heinean.
Espainia osoa alertan
Probintzia guztiak, Pontevedra, Coruña eta Menorca salbu alertan daude. Ceuta eta Melillan ere ez du horrenbesteko beroa egingo. Gainerako guztietan “tenperatura altuak” egongo dira AEMET-en arabera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa