eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Egitekotan, zirimiria egingo du eta prezipitazioa urria izango da. Haizeak iparraldetik jo eta tenperaturak fresko segituko du.
Ostarteak izango dira nagusi aste hasieran, Euskadin.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, astelehenean hodeiak ugaritu egingo dira eta kantauri isurialdean euria egiteko aukera areagotu egingo da, egunaren lehenengo partean batez ere; egitekotan, zirimiria egingo du eta prezipitazioa urria izango da.
Hegoaldean ateri egongo da eta garbiago ere bai; hego-ekialdean giro eguzkitsua espero da. Iparraldeko haizea ibili eta tenperaturak fresko segituko du.
Aldaketa gutxi astearterako. Ipar partean giro motelarekin jarraituko dugu, zerua lainotuta egongo da eta goizean zirimiria egin dezake; arratsaldean hodei geruza apur bat saretuko da. Hegoaldean giroa argiagoa izango da, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko baitira.
Ipar haizea apur bat baretuko denez, tenperatura igo egingo da, bereziki barnealdean, non termometroa 25 ºC-ra gerturatuko den.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa