13:59

eguraldia

IRAGARPENA

Tenperatura altuak Euskadin

Erredakzioa

Gaur eta datozen egunetan, tenperatura 25-30 ºC-ren bueltan ibiliko da. Dena den, baliteke ostiralean ekaitzak izatea.

  • Argazkia: Mikel Ruiz

    Argazkia: Mikel Ruiz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur, uda giroko eguna izango dugu. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren aurreikuspenaren arabera, goi-hodei gutxi batzuk izango ditugu goizean. Haizeak ahul joko du, eta arratsaldean ipar-haizeak 26-27 ºC-tan utziko du tenperatura kostaldean. Gainerako lekuetan, baliteke termometroak 30 ºC-ra heltzea.


Asteartean, eguzkia izango dugu protagonista berriz ere. Goizean goiz, tenperatura freskoak izango dira, eta lainoa sortuko da leku batzuetan. Hurrengo orduetan, zerua erabat urdin egongo da, baina arratsaldez hodeiak ugarituko dira. Kostaldean, ipar ukituko haizea ibiliko da, eta, hortaz, tenperaturak nekez gaindituko ditu 26 ºC. Barnealdean, berriz, baliteke termometroak 27-29 ºC markatzea.


Asteazkenean, ezegonkortasuna izango dugu. Egunaren lehenengo partean, zerua hodei gutxirekin izango dugu, baina hurrengo orduetan gauza aldatuz joango da. Hodeiak ugaritu egingo dira, eta baliteke iluntzean euri zaparradak eta ekaitzak agertzea. Ekialdeko haizeak joko du, ahul, eta, hortaz, tenperaturak 25-27 ºC-ra jaitsiko dira. Hala ere giro atsegina izango dugu.

Iruzkinak