13:33

eguraldia

eitb.com – Eguraldia lehiaketa

Parte hartu ‘Erronka’ lehiaketan eta irabazi itsas bidaia bat!

eitb.com

erredakzioa

eitb.com-ek bi lagunentzako itsas bidaia zozkatuko du. Lehiaketan parte hartzeko 'Erronka'ren inguruko edukiak bidali edota lehiaketan bozkatu beharko dute erabitzaileek.

  • Erronka

    'Erronka' lehiaketan parte hartzeak saria du orain: bi lagunentzako itsas bidaia bat! Argazkia: eitb.com

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

eitb.com-eko eta ETBko ‘Eguraldia’ko 'Erronka' lehiaketan parte hartzeak orain saria dauka: bi lagunentzako astebeteko itsas bidaia!

Eroski Bidaiak agentziaren eskutik, azaroaren 16an Valentziatik irtengo den itsas bidaia irabaziko du erabiltzaileak. Mediterraneoan barrena izango da sariduna, mantenu osoko erregimenean.

Nola parte har dezaket ‘Erronka’n?

Bi modu daude lehiaketan parte hartu eta saria eskuratu ahal izateko:

1. Astero ETBko Eguraldia saioan jakinarazten duten gaiaren inguruko argazki eta bideoak bidaliz.
2. Asteko 10 finalisten artean bat aukeratuz eta eitb.com-en bozkatuz.

Zozketari begira, erabiltzaile bakoitzak puntuazio jakin bat izango du bere parte hartze mailaren arabera:

Urrian ‘Erronka’ gutxienez baten bozkatzeagatik, puntu 1.
Urrian ‘Erronka’rako gutxienez eduki bat bidaltzeagatik, puntu 2.
Urrian’Erronka’ gutxienez baten irabazteagatik, 3 puntu.

Noiz jakingo dut egokitu ote zaidan?

Zozketa urriaren 26an egingo da. Irabazlearen izena, baina, urriaren 29an jakinaraziko da eitb.com-en eta ETBn.

Aitzakiarik ez duzu, beraz: parte hartu ‘Erronka’ lehiaketan eta irabazi itsas bidaia bat!


Iruzkinak